XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskerazko Teatroa, edo Euskel-Antzertia (oraindik gutxi bederik) xuxperrarazi, ta Euskel-Txontxongiloak edo guignol-a yarri.

Euskerazko liburu salketak eratu.

Euskerazko eguneroko periodikoa nola ta zenbatez egin diteken aztertu, ta asmo aundi au egin-bidean sartu.

Ta azkenik ez luzatzeko: oraindik ere eranegun ¿badakizute zer besterik egin degun?... Donosti'ko antzokirik ederrenean, udaaren gorrienean, yendea abea yotzeraño erakarri, ta Euskalerri'ko neskatx aundiki sorta ugari bati (are markesak ere tartean baibaitziran) euskera utsez yardun arazi, Euskerari Emakumeen Maite-Agurra eskeñi arazi, bertakoei ta erbestetarrei oso goitik auxe esanaz: euskeraz itz-egitea, alegia, eztala emendik aurrera izango baserritarren eginbearra: goigoieneko alabak ere arrokiro erabili nai dutela ezpañetan, gurasoengandiko ots eztia dutelako, ta, bear ba-da, euskeraz ari diranean bezin eder ta laztan iñoiz beren buruak agertu izan eztitutelako.

Zer eskatzen dizutegu gauz eder oiek egiten laguntzeko, zer, zeuen ta nere erria il eztedin?... Borondate on apurtxo bat eta eguneroko xentimoa!... Eguneroko xentimoa Euskalerria'ren alde ematea eskatzen dizutegu bai, zineari, ardandegiari ta yolasari ez bat baizik eun ere ematen diezuten garaion.

Euskaldun on guziek dute gure elkarte ontan sarbiderik.

Iñori etzaio galdetzen zein politika aldekoa dan, ezta ere politika zer dan badakian.

Bi esi bakarrak ditugu: Yainkoa ta bere lege zuzenak ez oinperatu: Euskalerria biotzean euki.